Zarautz
Egitarau oparoa prestatu dute haurren Gabonetako hamabostaldirakoXLII. edizioa izango da Haur Kultur Elkartea eta Udalaren lankidetzari esker, eta abenduaren 21etik urtarrilaren 3ra luzatuko da
Haur Kultur Taldeak eta Zarauzko Udalak haurrentzat gozagarri izango den egitarau oparoa antolatu dute urte amaierarako. Aurtengoa, Haurren Gabonetako Hamabostaldiaren XLII. edizioa izango da eta abenduaren 21etik urtarrilaren 3ra luzatuko da.
Publicidad
Hasteko, larunbat honetan haur jolasak eta txistorrada izango dira Musika Plazan, Txurrukako begiraleekin eta betiko laguntzaileekin.
Abenduak 27 eta 28, ostirala eta larunbata, Gabonetako Haur Parkea irekiko da Aritzbatalde kiroldegian. Bertan, gaztelu puzgarriak (0-7 urte) eta jolasak (8-12 urte) izango dira. Ordutegiari dagokionez, goizean 11:00etatik 13:30era irekiko du eta arratsaldez 16:30eik 19:00etara. Abenduaren 26an dibertsitate funtzionala duten haurrentzat irekiko da parkea, 16:30etik 19:00etara.
Abenduaren 30ean, astelehenarekin, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen emanaldi berriaren bi saio izango dira, 'Ostirala iritsi da!' izenburupean, Aritzbatalde kiroldegian, 16:00etan lehena eta 18:30ean bigarrena. Sarrerak abenduaren 16tik aurrera jarrita daude salgai Andatza kafetegian. Sarrera guztiak salduko ez balira, emanaldiaren egunean kiroldegiko leihatilan 15:00etatik aurrera salgai izango dira. (Sarreren inguruko informazio gehiago haurkulturtaldea@gmail.com). Gogoan izan, pailazoen emanaldirako aforoa mugatua denez, sartzen den pertsona orok sarrera ordaindu behar duela.
Hau da aurtengo emanaldiaren sinopsia: Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!
Urtarrilaren 2an, ostegunarekin, ur jolasak egingo dituzte Aritzbatalde kiroldegian. Haurrak laguntzarik beharko balu antolatzaileekin harremanetan jartzeko eskatzen dute (haurkulturtaldea@gmail.com).
Publicidad
Azkenik, urtarrilaren 2an eta 3an, osteguna eta ostirala; Txu-Txu trena kalez kale ibiliko da (goizean 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara).
Hitzen tailerra Udaberrin
Bestalde, Udaberri elkarteak 'Hitzen tailerra' burutu nahi du Andoni Egañaren eskutik. Izan ere, «denok izan dugu idazkuntza-esperientzia geure ikasketa-prozesuetan, baina gerta daiteke inoiz pentsatzen jarri ez izana, zer irakatsi edota irakatsi nahi izan ziguten eta zer ez genuen ikasi» aurreratu dute bertatik. Adibideetatik abiatuta praktikara bideratuko da jarduna. Parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión