Borrar
Orain txaloak beraiek jasotzen hasteko unea dute eta izango dugu arrazoirik txalotzeko. AMAXKAR

Zarautz

Astilleron hasiko dituzte Enbatako neska eta mutilek ETE eta KAE-1 Ligak

Etxarteren arraunlariak 12:00etan hasiko dira eta Puertasenak 13:00etan, biak erlojupekoan

Viernes, 20 de junio 2025, 21:05

Heldu da arraunzale denek itxaroten zutena. Larunbat honetan hasiko dira ETE Liga eta KAE-1 Liga eta bietan zarauztaar ordezkaritza izango dugu, neskak lehenengoan eta mutilak bigarrenean.

Astillerora joango dira bi traineruak eta 12:00etan Juanjo Etxarteren neskek erlojupekoari ekingo diote. Jokoan egongo da IV Bandera Real Astillero de Guarnizo eta itxaropentsu joango dira gure ordezkariak, aurredenboraldi bikain bat egin ondoren.

Ordubete geroago, eta tartean KAE-2 Ligako estropada izan ondoren, Asier Puertasen mutilak izango dira KAE-1 Ligari ekingo diotenak (13:00). Hauek ere erlojupekoan lehiatuko dute XXI Bandera Real Astillero de Guarnizo.

Asteburu bikoitza

Lehenengo asteburu honetan ez dute atseden gehiegirik izango gure arraunlariek. Gaurko saioa amaitu, etxera itzuli eta biharko estropadarako atseden hartzera joan beharko dute.

Igandean Pasaian izango da bigarren jardunaldia bi traineruentzat. Oraingoan hiru ontziko hiru txanda izango dira, besperako sailkapenaren arabera osatukop direnak eta nesken Enbataren estropada 11:45ean hasiko da. Jokoan Adinberri Bandera - XII Pasaiako Ikurriña egongo da eta noski sailkapeneko puntu garrantzitsuak.

Enbatako neskek bukatu eta jarraian mutilek izango dute aukera berria. 12:35ean hasiko da KAE-1 Ligako bigarren saioa eta kasu honetan jokoan II. Adinberri Bandera - XL Pasaiako Ikurriña. Mutilak, lau traineruz osatutako hiru txanda izango dituzte eta sailkapenaren arabera osatuko dira txandak nesketan bezala.

Neskak hiru luze egingo dituzte eta mutilak sei, beraz lemazainen lana oso garrantzitsua izango da Pasaiako uretan lehiatzen den estropada honetan. Gero etorriko dira beste 13 estropada mutilentzat eta 14 neskentzat. Etxean abuztuak 16an biak eta mutilak uztailak 19an baita ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astilleron hasiko dituzte Enbatako neska eta mutilek ETE eta KAE-1 Ligak

Astilleron hasiko dituzte Enbatako neska eta mutilek ETE eta KAE-1 Ligak