Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Zubietaren herri izaera sendotu eta egituratzeko eskaera

JOSU ARANBERRI

Usurbil.

Asteartea, 29 martxoa 2022, 23:02

Comenta

Gipuzkoako Batzar Nagusietan ponentzia bat egiten ari dira lurraldeko udalerrien mugak arautzen dituen foru araua berrikusteko asmoz. Asteazkenean, Zubietaren txanda izan zen: Zubietako Herri Batzarreko zein Usurbilgo eta Donostiako udaletako ordezkariek hartu zuten hitza ponentzian. Usurbilgo udalaren izenean Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak hitz egin zuen, eta nabarmendu zuen ponentziak aukera berri bat zabaldu beharko lukeela «Zubietaren batasuna indartzeko, herri-izaera sendotzeko, babes juridikodun administrazio-eredu bat egituratzeko, eta, azken batean, Zubietaren borondatea errespetatuko duen marko bat garatzeko».

Usurbilgo Udalak Zubietarekiko duen ikuspegia argituz hasi zuen hitzartzea Solaberrietak: «Zubieta herria da, nahiz gaur egungo egituraketa administratiboan udalerria ez den. Zubietarren erabakitzeko eskubidea babesten dugu». Izan ere, Zubieta bi administrazioren artean zatituta dagoen Gipuzkoako zein Euskal Herriko herri bakarra da, alkateak ohartarazi zuenez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zubietaren herri izaera sendotu eta egituratzeko eskaera