Las diez noticias clave de la jornada
Txirikorda herriko gazte eta adinekoei zuzendutako bizigunea izango da. DV

Txirikordari lotutako kontratua aldatzea onartu dute urtarrileko osoko bilkuran

Eraikitzen hasi aurretik lurra egonkortzeko lanak egin behar izan ditu Muriasek, eta horrek eragina du lanen kostuan eta obraren iraupenaren luzatzean

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Jueves, 3 de febrero 2022, 00:10

Txirikordaren kontratua aldatzea onartu zuten, aho batez, urtarrileko osoko bilkuran. Txirikorda eraikitzen hasi aurretik lurra egonkortzeko lanak egin behar izan ditu Muriasek, proiek-tuaren esleipena eskuratu zuen enpresak, eta horrek eragina du udalarekin duen kontratuan: lanen kostuan eta obraren iraupenaren luzatzean. Alkate dekretuz onartu zuten aldaketa, obrak ez atzeratzeko, baina udalbatzarrak onespena ematea beharrezkoa zen.

Publicidad

Lur Etxeberria zinegotziak azaldu zituen obra gehigarriaren arrazoiak. «Lurra zulatzen hasterako, eremua perimetralki egonkortu behar zen, ondoan urbanizatutako eremu bat duelako». Geologoekin aztertu ostean, bi aukera zeuden, eta merkeenarekin saiatu ziren: eremuak ondo onartu zituen egonkortze lanak, eta dagoeneko lurra zulatzen hasiak dira. Etxeberriak azaldu zuenez, 49.162,90 euro kostatu da lan horiek egitea, esleipen prezioarekiko %2,52ko aldaketa eraginez. Gastu hori onartzea eta kontratuaren exekuzio epea 30 lanegunetan luzatzea onartu dute orain. Horrez gain, proiektuaren kostua handitu denez, esleipendunak beste 2.458,14 euroan handitu beharko du kontratuaren bermea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad