Usurbil
San Tomas azoka izango da igande honetan Usurbilgo frontoian ohiko eskaintzarekinEl Diario Vasco
usurbil.
Astelehena, 8 abendua 2025, 20:14
NOAUA! Kultur Elkarteak antolatuta, San Tomas azoka izango dugu igande honetan –ohi bezala, abenduaren 21eko San Tomas egunaren aurreko igandean– Usurbilgo frontoian. Urtero moduan, eskaintza zabala izango da hainbat postutan banatua. Jan-edana bermaturik egongo da, hala nola, taloak, gaztain-erreak, gozoak eta bestelako produktuak izango dira eskuragai; sagardo dastaketa ere izango da. Urtero moduan, musikarik ez da faltako, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariek girotuko baitute festa; ezta ohiko lehiaketak ere.
Goizeko 11:30ean zabalduko da azoka eta eguerdian emango zaie hasiera Usurbilgo babarrun eta sagardo lehiaketei. Sari banaketa 13:30erako dago iragarrita. 1. saria eskuratzen duenak, 300 euro eta txapela eramango ditu etxera; 2. saria, 150 euro eta kopa; eta 3. saria: 60 euro.