Ohiko funtzionamendua udal-ekipamenduetara, edukiera mugarik gabe
Erabakiak kiroldegiko hitzorduei eta udal-ekipamenduen edukiera mugei eragin die
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Martes, 15 de febrero 2022, 23:24
Ohiko funtzionamendua itzuliko da udal-ekipamenduetara, edukiera muga kenduta. Udal-gobernuak azaroaren erdialdean hartu zuen udal-ekipamenduetako edukiera %60ra jaisteko erabakia, herrian izandako Covid19 kasu positiboen gorakada medio; gerora, neurri hori agindu zuen Eusko Jaurlaritzak ere. Orain, osasun larrialdi egoera bertan behera utzi du Jaurlaritzak, eta, beraz, udal-ekipamenduetan indarrean ziren neurriak ere bertan behera geldituko dira. Nagusiki, erabakiak kiroldegiko hitzorduei eta udal-ekipamenduen edukiera mugei eragin die.
Publicidad
Kiroldegiari dagokionez, hitzorduen sistema indarrean egon da orain arte, hori baitzen edukiera mugak bermatzeko modu bakarra. Bihartik aurrera, ordea, ez da hitzordurik hartu beharko. Bestalde, edukiera %60an mugatuta zuten Sutegin eta Potxoenean ere, eta edukiera osoa baimenduko da, aurrerantzean.
Neurri ia guztiak indargabetu dituzten arren, bada bat oraindik ere indarrean: barrualdeetan maskara janzteko derrigortasuna.
Hitzaldia bihar
Udalak antolatuta, 'Euskara eta natura txirikordatzen direnean' hitzaldia izango da bihar arratsaldeko 19:00etan hasita Sutegi eraikineko auditorioan Iñaki Sanz-Azkueren eta Eñaut Agirreren eskutik. Naturak ahozkotasunean utzi duen arrastoan oinarrituko da hitzaldiaren lehenengo zatia: ipuinak, kondairak, ezagutza, sinesmenak, kultura... Ondoren, bi autoreek kaleratu berri duten lana aurkeztuko dute: «Gure faunari eta florari begira».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión