Las diez noticias clave de la jornada
Aurtengoan zur putzu gtxiago izango dituzte ibilbidean zehar. J.A.

Irisasi BTT 'Hotzak Akabatzen' proba izango da bihar goizean zehar

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Sábado, 29 de enero 2022, 00:08

Bihar goizean txirrindulariak izango dira protagonista nagusiak herriko kaleetan. Urtarrileko azken igandearekin batera Irisasi BTT 'Hotzak Hotzak Akabatzen' proba izango da. 2012. urtean izan zen lehen edizioa eta urtez urte markak gainditzen joan ostean, Covid-aren eraginez iaz bertan behera utzi behar izan zuten proba.

Publicidad

500 txirrindulari inguru izango dira Usurbilen igande goizean. Izena ematea martxan jartzerakoan muga hori zehaztu zuten antolatzaileek, eta epea amaitu ostean aurreikusitako plaza guztiak bete dira eta probaren egunean bertan ez dute dortsalik izango.

Oraingo honetan ere 9:00etan izango da irteera frontoian eta bi ibilbide izango dira aukeran: motza (27 kilometro eta 650 metroko desnibel positiborekin) eta luzea (37 kilometrokoa 1.200 metroko desniobel positiboarekin). Trabesia herrikoia izango da, denborarik hartu gabe, eta herriko frontoian izango da irteera nahiz helmuga.

Irisasi BTT taldekoek bereziki eskertu nahi izan dute herriko dendari eta tabernarien laguntza, txirrindularien hamarretakoak eta gainontzeko guztia prestatzeko ezinbestekoa izango da eta.

Aldaketak trafikoan

Irisasi BTT 'Hotzak akabatzen' lehiaketa dela eta, aldaketak izango dira trafikoan herrian. Batetik, Oxtapeko herriko sarrera trafikoarentzat itxita egongo da 08:00etatik 14:00etara, eta, beraz, herrira sartu nahi duenak San Inazioko biribilgunetik egin beharko du. Bestetik, garraio publikoari dagokionez, Donostia-Zumaia norabideko autobusen geltokia San Inazioko biribilgunean izango da tarte horretan. Zumaia-Donostia norabidekoen geltokia ez da aldatuko: ohi bezala, San Inazio biribilgunean geldituko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad