Asteazkenetik aurrera maskara ez da derrigorrezkoa izango udal ekipamenduetan
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Osteguna, 21 apirila 2022, 22:59
Espainiako Gobernuak asteazkenean argitaratutako dekretuaren ondotik, maskara ez da derrigorrezkoa izango espazio itxietan. Beraz, asteazkenaz geroztik, ez da maskara derrigorrez jantzi beharko udal ekipamenduetan.
Hala, Usurbilen, ez da maskararik jantzi beharko udaletxean, gizarte zerbitzuetan, kiroldegian, Sutegin eta Potxoenean. Garraio publikoan maskara jartzeko derrigortasunak Taxibusari eragingo lioke, kasu honetan.
Udaleko langileen kasuan, langile gisa ez daude maskara erabiltzera derrigortuta, eta herritarrei ere ezin diete jartzeko eskatu.