Borrar

Aldaketak Kalezarko trafikoan datorren astean ostiralera arte

JOSU ARANBERRI

Usurbil.

Igandea, 13 martxoa 2022, 00:33

Comenta

Ugartondo urbanizazio berriko lanak egingo dituzte datorren astean, bihartik, astelehenetik, ostiralera bitartean, eta trafikoan aldaketa eragingo dute.

Batetik, Puntapaxko zubitik gorako noranzkoan, haur eskolaren goiko aldera bideratuko dituzte ibilgailuak: azken urteetan itxita izan den tartea zabalduko dute, eta handik Txara aldera zein Kalezar aldera jo ahal izango dute autoek.

Txaratik herrigunera jaitsi ahal izateko, berriz, Kalezar gurutzatu beharko dute autoek, Belmonte kaletik.

Martxoaren 14tik 18rako tartean, hau da bihartik ostiralera arte, Ugartondoko etxebizitzak inguratuko dituen bide guztia asfaltatu eta pintaketa lanak egitea dute helburu, Udalak azaldu duen bezala.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aldaketak Kalezarko trafikoan datorren astean ostiralera arte