Borrar
Herriko bi traineruak animatzeko, zaleen presentzia handia espero da gaur eta bihar Zarautzen. ETXEBERRIA

Orio

Zarauzko Ikurriña garesti egoten da, baina saiatuko dira

Gizonezkoen traineruak bere aukerak izango dituela dirudi eta emakumeak ere bandera lortzeko borrokan egotea espero da

Ostirala, 15 abuztua 2025, 20:54

Comenta

Orainartean aurtengo denboraldian bederatzi bandera eta ikurriña irabaziak izanagatik, Orio Orialkik gehiago nahi du eta asteburu honetan Zarauzka lortzen saiatuko dira; hori da helburua, gaur eta biharko estropadetan denboraldian zehar erakusten ari diren arraunketa mantendu eta Zarauzko Ikurriña eskuratu; normalean 'garesti' egoten den ikurriña da; gizonezkoek 2017tik ez dute lortu, baina, aurtengoan borrokan egoteko moduan direla dirudi; orainarteko erregulartasuna erakusten badute, irabazteko moduan dira. Palmaresean, gizonezkoek 11 aldiz irabazi dute eta ea 12. ikurriña lortzen duten.

Orio Orialkiko emakumeek, bestalde, lau aldiz dute lortua Zarauzko Ikurriña, azkena 2022 urtean. Arraun Lagunak eta Tolosaldea arerio gogorrak dituzte, baina ahaleginak egingo dituzte.

Zaleen presentzia handia espero da etxe ondoan herriko bi traineruak animatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarauzko Ikurriña garesti egoten da, baina saiatuko dira

Zarauzko Ikurriña garesti egoten da, baina saiatuko dira