Las diez noticias clave de la jornada
Guztra 280 haur eta 29 monitore gazte dabiltza aurtengo udalekuetan.

Orio

Txurrumuskiren aurtengo udalekuak martxan dira

Uztailaren 30era bitartean, Orioko 280 haurrek hartuko dute parte goizeko ekintzetan eta jolasetan

Martes, 8 de julio 2025, 20:40

Orain egun gutxi hasi dira Txurrumuskiren udaleku irekiak, eta uztailaren 30era bitartean, Orioko 280 haurrek hartuko dute parte goizeroko ekintzetan eta jolasetan. Aurten, herriko 29 monitore gazte ibiliko dira umeekin lanean, eta elkarrekin, primeran pasatuko dute datozen lau asteetan.

Publicidad

Gertuko tratua, goxotasuna, euskara eta herriko ondarearen transmisioa dira Txurrumuskiren balio nagusiak. Udalekuetan kalitatezko zerbitzua emateaz gainera, herrigintzari ekarpen handia egiten diote urtean zehar, eta aurtengo sanpedroetan nabarmen ikusi da elkarteak egiten duen lan bikaina.

Izan ere, haur eta gaztetxoentzako erronkak eta bazkaria antolatu zituen Txurrumuskik festetan, Zaragueta Herri Eskolarekin eta Orioko Herri Ikastolarekin elkarlanean. Arrakasta handia izan zuen egunak, 10 urtetik 14 urtera bitarteko 140 parte-hartzailetik gora biltzea lortu baitzuten.

Udaleku irekietarako kontratatzen dituzten monitoreez gain, urtean zehar herriko 40 gazte aritzen dira boluntario modura Txurrumuskin, eta haiei esker antolatu dira aurten Inauterietako desfilea eta plazako ikuskizuna, besteak beste.

Horregatik guztiagatik, Orioko Udalak Txurrumuskiren lana balioan jarri nahi du, eta eskerrak eman nahi dizkie haur eta gaztetxoekin bokazioz lanean aritzen diren guztiei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad