Borrar
Orioko emakumeak Donostiako portuan eta gizonezkoak ere moila inguruan. Bi traineruek ongi gainditu zituzten sailkapen estropadak. Ea bihar... JOXEMARI OLASAGASTI / JOSU ZELAIARAN

Orio

Bi traineruak bere onena ematera, bihar Kontxan

Oriok, 12 urte jarraian sailkatu ditu bere gizon-emakumeak Kontxarako

Antxon Etxeberria

orio.

Ostirala, 5 iraila 2025, 20:28

Comenta

Askotan ez da erreza izaten, urduritasunak edo itsasoaren egoerak baldintzatu ditzakete estropadak, baina, beste behin, Orio-Orialkiko bi traineruak Kontxako estropadan izango dira iraileko bi lehenengo igandeetan. Orioko gizonen traineruarentzat bere 90. parte hartzea izango da eta emakumeentzat bere 12. partaidetza. Hori bai, beste inork ez bezala, Oriok 12 urte jarraian izango ditu bere gizon-emakumeak Kontxako banderaren lehian.

Itsasoa batere erreza ez egon arren, bi traineruak ongi moldatu ziren sailkapen estropadetan. Emakumeek gainera denbora onena markatu zuten 11.42, helmugan Tolosaldea baina 6 segundo gutxiago. Atzetik Donostiarra 11ra, Hibaika 17ra ... Hala ere, banderaren bila, Arraun Lagunak izango dute arerio nagusia, donostiarrak izan baitira Ligan zehar besteen gainetik egon direnak. Dena den, Patxi Frances-en neskak gogotsu daude eta bere onena emanaz saiatuko dira banderaren lehian egoten. Horretarako biharko lehen estropada oso garrantzitsua da. Oriotarrak bigarren tandan izango dira, Hondarribia, Hibaika eta Zumaiarekin batera. Lehen txandan Astillero, Donostiarra, Tolosaldea eta Donostia Arraun Lagunak arituko dira. Kale zozketa goizeko 09:15ean egingo da.

Gizonezkoak ere ondo

Gizonezkoak ere ondo sailkatu ziren osteguneko estropadan. Bigarren amaitu zuten, Urdaibairen atzetik eta gustura ziren egindako estropadarekin. Itsasoa denboraldian zehar ikusi ez dugun bezala zegoen, oso mugitua, olatuekin ..., baina zailtasun guztiak ondo gainditu zituzten Iker Zabalaren mutilek.

Zozketa egin ondoren, biharko estropadan lehen txandan aterako dira oriotarrak, Bermeo, Zierbena eta Getariarekin batera. Ikusi daiteken bezala, oso tanda gogorra, lanak emango dizkioten hiru arerio indartsuekin. Bigarren txandan, Donostiarra, Lekittarra, San Juan eta Hondarribia lehiatuko dira.

Ligan zehar Oriok bere nagusitasuna erakutsi du, baina Kontxa oso bestelakoa izaten da, traineru guztiak daukaten helburua da, arraunlari kupo aldetik librea eta, ondorioz, zailtasun handiagoak dtu. Orain artean ikusitakoaren arabera, guztiek Orio faboritotzat jartzen dute, baina ondo dakite Iker Zabalaren mutilek konfiantzak alde batera utzi eta biharkoan estropada biribila egin beharko dutela, datorren igandeari begira ongi kokatuta egoteko.

Herrian sekulako ilusioa dago, balkoi eta leihoetan kolore horia nabarmen ikusarazten da eta biharkoan, zaletuen plana bakarra da, kamiseta horia jantzi eta bere traineruei animatzera, Donostiara gerturatzea. Aupa Orio!

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi traineruak bere onena ematera, bihar Kontxan

Bi traineruak bere onena ematera, bihar Kontxan