Borrar
Mola Molak uda osoan kontzertu eta ekitaldiak ditu. ETXEBERRIA

Orio

Ur talde azkoitiarra zuzenean gaur arratsaldean Mola Molan

Era berean, bihar Joseba Madd Djak emanaldia eskainiko du eta igandean Filipe Court brasildarrak

A. E.

ORIO.

Osteguna, 14 abuztua 2025, 20:47

Comenta

Mola Molak, bere terrazarekin, giro berezia jartzen du uda sasio honetan. Sekulako giroa sortzen da, ia egunero daukate zerbait antolatuta Iker, Xanti eta Ainhoa Irazusta anai-arrebek eta beraiekin Antilla hondartzako taberna-jatetxean lan egiten duen talde bikainak.

Asteburu honetako egitarauari dagokionez, gaur arratsaldean Ur talde azkoitiarra zuzenean entzuteko aukera izango da 19:00etatik aurrera. Funk, disko eta indie estiloak uztartzen dituzte eta kaleratu berri duten 'Barrenak hausten' diskoko abestiak eskeiniko dizkigute. Era berean, bihar, larunbata, eta igandean, Joseba Madd DJaren eta Filipe Court musikariaren emanaldiak izango dira. Bihar goizeko 10:00etatik aurrera Coffee Party emanaldia eskainiko du Joseba Madd DJak, musika eta margoketa uztartuta.

Igande arratsaldean, berriz, 19:00etan, Filipe Court musikari brasildarra zuzenean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ur talde azkoitiarra zuzenean gaur arratsaldean Mola Molan

Ur talde azkoitiarra zuzenean gaur arratsaldean Mola Molan