Orio
San Pedroetan 70 urtetik gorakoen bazkarian izena emateko epea zabalikBihar eta etzi zabalduko da epea hilaren 30ean Antilla Hotelean egingo den otordurako
Antxon Etxeberria
ORIO.
Sábado, 14 de junio 2025, 20:52
Aurten San Pedro festen barne, 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria ekainaren 30ean egingo da, astelehenarekin, festen programaren barruan. Otordua 14:00etan izango da, Antilla Hotelean, eta izena emateko bi egun jarri dituzte: ekainaren 16a eta 17a, astelehena eta asteartea, Zaharren Babeslekuan.
Publicidad
Izen-ematea bi egun horietan bakarrik egin daiteke 16:00etatik 18:00etara. Orion jaiotako edo erroldatutako herritarrentzako bazkaria izango da, eta 70 urte beteta izatea edo aurten betetzea da parte hartzeko baldintza. Beraz, izena emateko orduan NAN erakutsi beharko da.
Izena ematen duten herritarrei txartel bat emango diete Zaharren Babeslekuan, eta hori erakutsi beharko dute hilaren 30ean Antilla Hotelean. Bazkaria doakoa da baldintzak betez gero. Beraz, animatu!
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión