Las diez noticias clave de la jornada
Iker Lauroba eta bere taldekideak Orion izango dira kontzertuan. DV
Orio

Iker Lauroba & Beste Urtaroak taldearen kontzerturako sarrerak salgai daude online

Kontzertua irailaren 16an izango da 22:00etan Karela kiroldegian eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 eurotan

Domingo, 4 de septiembre 2022, 00:03

Iker Lauroba, Andoni Etxebeste, Maria Soriazu, Urbil Artola, Leire Berasaluze eta Olaia Inziarte musikariek emanaldia eskainiko dute Orion irailaren 16an, ostiralarekin. Karela kiroldegian izango da, 22:00etan, eta sarrerak online eskuratu daitezke dagoeneko.

Publicidad

Lauroba musikari donostiarrak bakarlari gisa kaleratutako bost lanak ditu oinarri zuzenekoak, eta goxotasunez prestatutako euskal folk doinuak entzunaraziko dituzte. Bere abesti ezagunen errepasoa ere egingo du.

Sarrerak, kultur etxean ere

Online sarrerak aste honetan jarri dira salgai, eta kultur etxean datorren asteazkena,, irailaren 7tik aurrera erosi ahal izango dira, 10 eurotan. Txartela erosterako orduan, bakoitzak harmailaren eta pistaren artean aukeratu beharko du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad