Las diez noticias clave de la jornada

Orio

Arrantzale eta Harrotasunaren Egunean herria apaintzeko deia herritarrei

El Diario Vasco

orio.

Sábado, 14 de junio 2025, 20:52

Aurten, ekainaren 28an, San Pedro bezperan, Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna izango da eta, egun horretako programaren barruan, hainbat jarduera antolatu ditu festa-batzordeak: dantzari, kantari, musikari eta erraldoien kalejira; sardina-jana; ikuskizuna eta herriko saregile eta arrantzaleen omenaldia; herri-bazkaria; erromeria eta kontzertuak Herriko Plazan...

Publicidad

Herria festa giroan murgilduta egongo da egunotan, eta ospakizunari indar handiagoa emateko, Udalak dei egiten die herritarrei balkoiak apaindu ditzaten. Horretarako, aukera hauek proposatzen ditu: Itsasoarekin eta arrantzaleen eta saregileen munduarekin lotutako elementuak jartzea: sareak, arrantzako aparejuak, arraunak, otarrak...

Bestalde, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunari lotutako apaingarriak jartzeko proposamena luzatzen du: banderak, koloretako elementuak, mezu aldarrikatzaileak... Saregile Orioko Emakumeon* Etxean banderolak eskuragarri daude.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad