Orio
Anuska Esnalek errepikatzen du Orioko EH Bilduren alkategai bezala«Talde berritua aurkezten gara Udala kudeatzen metatu dugun esperiantziarekin eta indar fresko berriarekin», adierazi zuten igandeko ekitaldian
El Diario Vasco
Lunes, 27 de febrero 2023, 21:52
«Begiak itxi eta lau urtez egiten dut atzera. Kultur etxean agertzen naiz, begiak dizdizka. Sutsuki sinisten nuen ematen ari nintzen pausoa ametsetako bidelagunez ematen ari nintzela. Gaztetatik herriarentzat musutruk ibilitakoak ginen eta gauzak beste modu batera egin zitezkeela eta Oriok beste udal bat merezi zuela sinestuta eman genuen pausoa. Pozez zoratzen», gogora ekarriz hasi zuen igande gooizeko ekitaldia Anuska Esnal Olidenek, EH Bildu Orioren alkategaiak. «Horrela, osagarri haiek guztiak gure artean genituela, gure ahalduntzea eta poza herriari helarazteko gai izan ginen eta historia egin genuen. EH Bilduk lehengo aldiz irabazi zituen hauteskundeak Orion», jarraitu zuen Arraunetxen bildutako herritarren aurrean.
Publicidad
Nagore Rementeriak gidatu zuen ekitaldia EH Bilduko lantaldearen eta herritarren babespean, hasiera eta bukaera Ion Alkain dantzariak jarri zuelarik. «Gaur hemen gaude berriz pozik, ilusioz eta, batez ere, biziberriz; biziberrituta. Lau urte hauetan izugarrizko lana egin dugu eta herria kudeatzeko gaitasuna erakutsi dugu. Udalean lan egiteko modu berri bat jarri dugu martxan. Herri guztia entzun dugu, auzoekin bildu gara, zubiak eraiki ditugu, adostasunak bilatu eta herriaren kohesioa sendotu. Gure egiteko modua esaten duguna egitea da eta egiten duguna esatea», gehitu zuen.
Orio biziberritu da
Gizarte zerbitzuak indartu dira, berdintasuna sustatu, herri biziago bat bultzatu, mugikortasun eredu berri bat diseinatu... Orio biziberritu da. «Datorren legealdia oso garrantzitsua izango da, Orioren etorkizunerako garrantzitsuak izango diren proiektuak gauzatuko direlako: Dike, Kofradia, Soto eremua, Arozena, zaintza ekosistema iraultzaileak... Erronka horietan pentsatuta indarberritu dugu taldea», azpimarratu zuen Anuska Esnalek igandeko ekitaldian..
Talde berritua
Aurkezpenean talde berriaren zati handiena aurkeztu zen: Olatz Santamaria Bereziartua, Iñaki Makazaga Urdangarin, Iosu Lizarralde Ibarbia eta Lohitzune Solabarrieta Odriozola. Aldi berean, Ainara Munduate Iguaranek, Xabier Ibarguren Azkuek eta Bittor Andres Alkortak gogo handiz lantaldean jarraitzea erabaki dute. «Talde anitza, multidiziplinarra, prestatua, herriarekin inplikatua, herrigintzan aritutakoa eta lanerako gogo biziz dagoena gara», zioten. Ez dutenak jarraitzen Bakarnen Oliden eta Beñat Solaberrieta dira, hau alkatea izandakoa.
«Udaleko kudeaketan esperientzia metatu dugu eta, horri, indar fresko berria batzen zaio. Helburu pertsonalik gabe herriari ematera datozenak. Osagarri guztiak ditugu datorrenari erantzuteko: Jakintza, ilusioa, talde bikaina. Herriaren bultzada baino ez zaigu falta. Bizi berriz gatoz eta berriz bizi nahi dugu udalgintza. Niretzat ohore bat da guzti honen gidari izatea. Ilusioz, arduraz eta pasioz hartzen dut Orioko EH Bilduko alkategai izatearen erronka», jarri zuen balioan EH Bilduko alkategaiak.
Publicidad
«Lau urte hauetan egin den lana gertutik jarraitu dugu. Lan bikaina egin da eta pauso bat aurrera egiteko momentua iritsi zaigu. Duela lau urte hasitako bideak jarraipena behar du, bete betean asmatu delako Oriok behar zuen norabide aldaketarekin. Ilusionatuta eta lanerako gogo handiz gaude. Horretarako, bidelagun apartak batu gara», azpimarratu zuten talde berrira batu direnak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión