Orio
Anoetara joateko autobusa erabiltzeko azken egunakRealaren partidak ikustera joan-etorria egiteko Oriotik
A. E.
ORIO.
Asteazkena, 13 abuztua 2025, 20:24
Futbol Liga hastear da Realarentzat. Aurtengoan Imanol Alguacil oriotarra joan zaigu, Sergio Franciscok hartu duelarik lekukoa. Herrian taldearen zale asko daude eta urtero bezala, etxeko partiduak ikustera joeteko, Anoetara hurbiltzeko, joan-etorria autobusean egiteko aukera eskaintzen da, Orion atera eta partidua bukatu ondoren, berriro Oriora itzuliz. Oraindik badago lekua eta izena emateko azken egunak dira. Realak larunbat honetan Valentzian hasiko du Liga, baina hemendik bi asteburura Anoetan du partida, Espanyolen aurka. Anoetara autobusean joan nahi dutenek izenak Uranga burdindegian eman dezakete. Urte osorako bonoa 120 eurokoa da 18urtetik gorakoentzat; 15 urtetik 17ra bitartekoek 100 euro ordainduko dute eta 14 urte artekoek, 80 euro.