Anbulatorioko arranpla konpontzeko lanetan ari dira
Arranpla hormigoiz estaliko dute, arranplak zeuzkan zuloak tapatu eta koskak leuntzeko
Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak anbulatorio ondoko arranpla egokitzeko lanak egiten ari da egunotan. Arranplaren erabilera aldatu egin da, eta herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dute bainatzeko. Hori dela eta, hormigoiz estaliko dute, arranplak zeuzkan zuloak tapatu eta koskak leuntzeko.
Publicidad
Aste honetan bota dute hormigoia, eta ondoren, eskuila bat pasatuko diote gainazala latzagoa izan dadin, jendea ez irristatzeko. Lanak bukatzear daude, eta beraz, hemendik aurrera irristaketa gutxiago izango dira. Egia da, baita ere, uda garaia bukatu dela eta, aurrerantzean, datorren uda bitartean behintzat, ez dela apenas jenderik ibiliko arranplan bainurako.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión