Borrar
R. Urain
'Euskal Herriko hegazti habiagileak'

Gure inguruko hegaztien «edertasunaz eta dotoretasunaz» gozatzeko erakusketa

Ramón Urain artistak ondutako 64 akuarela jasotzen ditu 'Euskal Herriko hegazti habiagileak' erakusketak

I. M.

Asteartea, 6 otsaila 2024, 12:34

Comenta

Iturraran Parketxeak ostiral honetan 'Euskal Herriko hegazti habiagileak' deituriko akuarela erakusketa inauguratuko du 10:30ean, Ramón Urain (Donostia, 1974) artistak 1981 eta 1990 bitartean atondutako bildumako obrak biltzen dituena. Proiektua José María Faus ornitologoaren aholkularitzarekin abiatu zuen eta orotara 160 akuarela baino gehiagok osatzen dute. Ostean Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zion eta handik gutxira, Eusko Jaurlaritzak bilduma horretan oinarritutako eta izenburu bera duen liburua argitaratu zuen.

Horietatik 64 izango dira erakusketan bertaratzen direnek «gure inguruan bizi diren hegaztien alderdi morfologikoen berri» izateko aukera izan dezaten, baita «haien edertasuna eta dotoretasuna» ere. «Izan ere, askotan, hegan ari direla edota landarediaren artean erdi ezkutuan daudela, ez gara jabetzen xehetasun askoz», azaldu dute parketxetik. «Fauna eta pintura oro har eta bereziki hegazti zaleak edota akuarela zaleak direnentzat aukera paregabea da», nabarmendu dute.

Akuarela bakoitzak fitxa zehatz bat du lagungarri. Fitxa horietan hegazti bakoitzaren habitata, banaketa, mehatxu- eta kontserbazio-egoera, sasoia, luzera, hego-luzera, ikusteko zailtasun-maila, arrautza, habi mota eta kantua daude ikusgai eta entzungai.

Akuarela, duen zailtasunarengatik, artista gutxik lantzen duten teknika da. Oleoa ez bezala, gaizki ateratzen bada, ezin da zuzendu edo gainidatzi; paperontzira doa zuzenean. Akuarelan konposizioa, marrazki ona eta kolore egokia hobesten dira.

Ramón Urain, oinarrizko adierazpide gisa, koloreak lehenetsi dituen akuarelista gipuzkoar bikaina da. Donostian jaioa, 1974an egin zuen lehen erakusketa, jaioterrian bertan. Orduz geroztik, leku askotan (Bartzelonan, Parisen...) erakutsi du bere lana, bai bakarka, bai beste artista batzuekin batera, arrakasta handiz erakutsi ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure inguruko hegaztien «edertasunaz eta dotoretasunaz» gozatzeko erakusketa

Gure inguruko hegaztien «edertasunaz eta dotoretasunaz» gozatzeko erakusketa