Borrar
Iriarte lehian. AMAXKAR
Getaria

Urteroko ohiko batzar irekia egingo du Getaitri Triatloi Klubak gaur goizean

Larunbata, 5 azaroa 2022, 00:04

Comenta

Goizeko 11:00etan hasita, Ulpiano Etxean egingo du Getaitrik urteko batzarra eta berrikuntza asko izango ditu 2022ko bilera honek. Herritar guztiei egiten zaie bertaratzeko deia. Getriko taldekideek garbi dute kirola gustuko duten lagun talde handi bat besterik ez direla. Beraien helburu nagusia kirolaz gozatzea da. Zentzu horretan, triatloia ez ezik, soilik, korrika edo igeri egin nahi dutenentzat bada tokia. Izan ere, klubaren baitan, igeriketa talde bat eta martxan jarri berri diren korrika taldeak dituzte.

Kirolarekin jarraituz, gaur arratsaldeko 17:30ean, Sahatsaga kiroldegian jokatuko du Keta Babyauto Sharks saskibaloi taldeak Atletico San Sebastian taldearen aurka. Futbol taldeak berriz, bihar igandea arratsaldeko 18:00etan jokatzen du Ipintzan Bergara taldearen aurka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urteroko ohiko batzar irekia egingo du Getaitri Triatloi Klubak gaur goizean

Getaria: Urteroko ohiko batzar irekia egingo du Getaitri Triatloi Klubak gaur goizean