Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Udala eta herriko eragileak prestatu eta aurkeztu dituzte festak. Amaxkar
Getaria

San Anton jaiak egitarau oparoa izango dute herritar ororentzat ekimenekin

Urtarrilak 12tik 21era luzatu da festa giroa eta adin guztientzako eskaintza zabala prestatu du Udalak

Osteguna, 11 urtarrila 2024, 01:00

Comenta

San Anton jaiak ate joka ditugu eta Udalak zein bestelako eragileek aurkeztu dute aurtengo egitaraua margotu berri duten Sahatsaha pilotalekuan. Urtarrilak 12 eta 21 bitartean izango dira festen ekimenak herrian. Hau da prestatutako egitaraua;

Urtarrilak 12, ostirala, kirolarekin irekiko da jaien ekimen zerrenda. Gaueko 22:15ean hasita, Elordi-Rezusta eta Ezkurdia-Tolosa bikoteak jokatuko dute Eskuz Binanako Txapelketa 9. jardunaldia Sahatsaga piloatlekuan. Ondoren Exposito-Gaskue eta De la Fuente-Bikuña.

Larunbat honetan, San Anton aurreko larunbata Gazteen Eguna izango da. Joan den urtean egin zen lehenengo aldiz eta jarraipena eman diote. 12:00etan, txupinazoa eta poteo girotua. 14:30ean, herri bazkaria. 150 lagun inguruk eman dute bazkaritarako izena. 18:00etan, Matraka elektrotxaranga. 21:00etan, kontzertuak: Skareggeakasko eta Nikotina. Ondoren, DJ Davila eta Javi Hidalgo.

Igandean, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan hasita, bertso jaialdia izango da Cristobal Balenciaga Museoan. Andoni Egaña, Maddi Ane Txoperena, Julio Soto, Miren Artetxe, Amets Aizpurua eta Onintza Enbeita bertsolariak arituko dira kantuan, Uxune Areizagak gidatuta. Sarrerak, 10 eurotan, turismo bulegoan daude salgai. Egunean bertan, leihatilan ere eskuratu ahal izango dira.

Hilak 16, asteartea, San Anton bezpera umeei zuzendutako eguna. 17:00etan, txokolate beroa plazan. 18:00etan, Tomaxen abenturak Azken festa frontoian. Getarian egingo duten azken saioa izango da erretiroa hartzen duelako. Ondoren, buruhandiak Gazte Alaiak txistulariekin.

Urtarrilak 17, asteazkena, San Anton eguna. 09:00etan, diana Gazte Alaiak txistulariekin. 11:00etan, meza nagusia. Iturzaetan jai izaten dute ikasleak eta beraientzat eskaintza berezia egingo da goizeko 11:00etatik aurrera, zirku tailerra Zirkun Zirkoren eskutik, kiroldegian. Bi orduko tailerra izango da, 100 parte hartzaile baino gehiagori zuzenduta. Bertan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik.

Goizean zehar, talogileak eta bertako ekoizleen azoka frontoi inguruan. Eguerdian, txakolin uzta berriaren aurkezpena, Cristobal Balenciaga Museoan. 12:30ean, txakolin uzta berriaren dastaketa, frontoian. Irekiera pregoia Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak egingo dute. 13:30ean, bi bertsolariak udaletxeko balkoitik kantuan. 18:00etan, herri kirolak, frontoian. Malen Barrenetxea, Ane Zapirain, Julen Gabilondo eta Joseba Otaegi aizkolariak eta Paulo Azpiazu eta Xabat Olaizola harri jasotzaileak parte hartuko dute. Kirol erakustaldia Lizaso eta Egaña bertsolariek girotuko dute. 19:30ean, Andoni Ollokiegi, frontoian. Ondoren, DJ Davila eta Javi Hidalgo, gaztetxean.

Urtarrilak 21ean, igandea, 09:30ean, diana Getariako Musika Bandarekin eta 12:30ean, Bandaren San Antonetako kontzertua, elizan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Anton jaiak egitarau oparoa izango dute herritar ororentzat ekimenekin

San Anton jaiak egitarau oparoa izango dute herritar ororentzat ekimenekin