Borrar
Txapelketako aurkezpena Donostian egin zenean. ESTRADA

Getaria

Plazaz Plaza emakumezkoen pilota txapelketako partidak Getarian

Abuztuak 25ean, igandea, jokatuko dira bi norgehiagoka herriko frontoian (18:30ean)

Ostirala, 16 abuztua 2024, 19:50

Comenta

Ados enpresak antolatzen duen Plazaz Plaza emakumezkoen pilota txapelketak geldialdia izango du Getariako frontoian datorren igandean, abuztuak 25ean.

Arratsaldeko 18:30ean hasiko da jokatuko diren bi partidetan lehenengoa, Ruiz de Infante-Mujika bikoteak aurrean izango du Barrokal-Oskoz pilotariak osatzen dutena eta hau amaitzean etorriko da bigarren saioa non beste bi bikotek lehiatuko duten, Aldaregia-Leire Galeano alde batetik eta bestetik Arrieta-Orbegozo.

IV. Plazaz Plaza txapelketa honetan sei bikotek hartzen dute parte bi multzotan banatuta. Dagoeneko hiru jardunaldi jokatu dira eta Getariakoa laugarrena izango da. Multzo bakoitzeko bi bikote onenak gurutzatuta finalerdiak jokatuko dituzte irailak 8an Etxaurin eta finala Donostian irailak 15ean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Plazaz Plaza emakumezkoen pilota txapelketako partidak Getarian

Plazaz Plaza emakumezkoen pilota txapelketako partidak Getarian