Borrar
Ion Larrañagak bere mutilak zoriondu zituen Zarauzko Ikurriñaren amaieran egindako lanagatik. AMAXKAR

Getaria

Ondarroan lortu zuen Esperantzak garaipena joan den urtean

Bihar Bizkaian eta igandean Getarian izango da trainerua ilusioz beteta

Osteguna, 21 abuztua 2025, 20:30

Comenta

Asteburu berezi baten aurrean aurkitzen da Getariako Arraun Elkartea. Azken boladan lortutako emaitza bikainak ametsetarako bidea zabaldu du.

Bihar eta etzi bi estropada oso politak dituzte Esperantzako mutilek. Ez dugu ahaztu behar, TKE Ligan lortutako bandera bakarra joan den urtean ekarri zutela etxera getariarrak Ondarroako uretatik.

Hori errepikatzea benetan da oso zaila baina borrokarako prest daude arraunlariak eta saiatuko dira itxura ona ematen. Igandean etxeko saioa datorkigu, bai kirolarientzat eta baita zaleentzat ere. Daramaten denboraldia ikusita babesa izango dute eta beraiek ahalik eta ondoen erantzuten saiatuko dira.

Ion Larrañagak, Zarauzko Ikurriñaren amaieran zera esaten zigun: «Asteburu bikaina izan da, zalantzarik gabe. Galiziatik etorrita oso sentsazio onak genituen, emaitza ona eta arraunean ere oso egin genuela ikusita. Bidaiatik itzulita pozik ginen baina uste dut Zarautzen egindakoarekin borobildu egin dugula. Emaitza aldetik gora zertxobait egin dugu baina hankak lurrean ditugu eta badakigu non gabiltzan eta noraino aspira dezakegun».

Pozik zegoen Ion, «lortutakoarekin eta Altxerrian ikusitakoarekin, zaleek bultzatzen gaituzte eta euren berotasuna jasotzea eskertzen da».

Aste honetarako, «ez dugu ezer berezia prestatu, betiko martxan segitzen dugu, lanean burubelarri. Lehendabizi Ondarrokoa daukagu eta gero etxekoa. Bi estropada berezi. Joan den urtean oso hunkigarriak eta garrantzitsuak izan ziren eta horregatik herriari eman nahi diogu eskerrikasko handi bat laguntzen diguten denagatik eta animatu nahi ditugu igandean denak marroiz jantzita azaltzera, moilan, altxerrian eta dikean ikus ditzagun».

Ez du asko eskatu behar izango Ionek hori betetzeko. Marea marroia prest dago eta bertan izango dira Esperantzari indarra emanaz. Bihar Ondarroan 18:21ean hasiko da estropada, getariarrak bigarren txandan izango dira eta nork daki zer gerta daitekeen. Igandean Getarian bukatuko da baita Euskotren Liga eta jarraian etorriko da XVI. Getariako Ikurriña - Ameztoi Sari Nagusia, 12:21ean hasita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ondarroan lortu zuen Esperantzak garaipena joan den urtean

Ondarroan lortu zuen Esperantzak garaipena joan den urtean