Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Udalak martxan jarri du oinarri arautzaileentzat informazio epea.
Getaria

Oinarri arautzaileentzat informazio epea martxan jarri du Udalak

Sei atal ezberdinetan banatu eta oinarriak jakitera eman dituzte

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Igandea, 22 urtarrila 2023, 00:03

Comenta

Getariako Udalak herritarren partaidetza bultzatzen jarraitzen du. Horrela, oinarri arautzaileentzat informazio epea zabaldu du eta sei atal ezberdinetan banatu ditu. Honakoak dira atalez atal.

1.- Getariako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko genero ikuspegidun ikerketarako emango den ikerketa bekaren oinarri arautzaileak. Deialdi honen helburu nagusia, Getariako emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko ikerketa lana egiteko beka ematea da.

2.- Getariako goi mailako kirolarientzako dirulaguntzak banatzeko oinarri arautzaileak. Zehatzago esanda, dirulaguntza hauen helburu nagusia hauxe da: herriko bikaintasuneko kirolarien jarduera sustatzea, hau da, kirola egiteko eta bikaintasuna lortzeko aukera ematea beren espezialitatean nazioan edo nazioartean nabarmentzeko gai diren kirolariei, baldin eta hasieratik kalitate ona dutela eta kirol-jardueran bereziki aritzen direla egiaztatzen badute.

3.- Getariako 2023-2024 dirulaguntzen plan estrategikoa. Getariako Udalak, gure gizartearen kohesioa eta partaidetza bermatzeak eta sustatzeak duen garrantziaz jabeturik, herriko irabazi asmorik gabeko entitateei, urteroko aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die aipatutako helburu hauek betetzen dituzten jarduerak gauzatzeko.

4.- Euskara ikasteko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak. Dirulaguntza honen helburua da Getarian erroldatutako herritarrak bultzatzea euskara ikastaroetan parte hartzera; horretarako, Getariako Udalak dirulaguntzak emango dizkie euskaltegi edota barnetegi batean euskara ikasten ari diren Getariako herritarrei.

5.- Garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiten duten talde eta erakundeei dirulaguntzak banatzeko oinarri arautzaileak. Erregelamendu honen xedea, garapen bidean dauden herrialdeetako bizilagunen baldintza gizaekonomikoak garatu eta hobetzeko helburua duten legez eratutako Getariako talde eta erakunde edota lankidetza programak antolatu eta garatzeko dirulaguntzak ematea da. Bereziki kolektibo ahulenen kasuak, hala nola, emakumeak eta adingabeak, beren aukeren garapena sustatuz.

6.- Getariako udaleko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duena. Baliabide elektronikoak erabiltzea tresna eraginkorra da hautaketa-prozesuak kudeatzeko; izan ere, izangaiei eskaintzen zaien zerbitzua hobetu egiten da, izapide presentzialak eta joan-etorriak saihestuz, eta, aldi berean, azkartasun handiagoa ematen die, izapideen arteko denborak nabarmen murrizten baititu eta, hartara, administrazio eraginkorragoa lortzen laguntzen baitu. Horregatik, komenigarritzat jotzen da Getariako Udalak deitutako hautapen prozesuetan interesa duten pertsonak bitarteko elektronikoen bidez soilik erlazionatzea, eta hori gero eta ohikoagoa da.

Gai hauen inguruko informazio guztia helbide honetan bilatuko dute herritar interesatuak, https://partaidetza.getaria.eus/ eu/.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oinarri arautzaileentzat informazio epea martxan jarri du Udalak

Getaria : Oinarri arautzaileentzat informazio epea martxan jarri du Udalak