Getaria
Nerea eta Andoni Pala Memoriala jokatu zuten laugarrenezLeyre Paredes eta Joseba Esnal izan ziren garaileak 12-11 irabazi ondoren Julia eta Jon Galarragari
Nerea eta Andoni Pala Memorialaren laugarren edizioa ospatu zuten larunbat goizean. 11 bikotek eman zuten izena, baina azkenean 10 bikotek hartu zuten parte, azken unean bikote batek ezin izan baitzuen parte hartu.
Oso zifra politak dira, beste urtetan fijoak izan ohi diren 4 bikotek aurten ezin izan baitute parte hartu. Pala memoriala egiteko, gutxienez, 6 bikote behar izaten dira, eta, gehienez 16 bikoteko muga dute jarrita. Beraz, aurten ere, beste behin, oso gustora geratu da antolakuntza parte-hartzearekin.
Honako hauek izan ziren parte hartu zuten 10 bikoteak: Itziar Irigoien - Aitor Irigoien, Leyre Paredes - Joseba Esnal, Edurne Irigoien - Oier Iribar, Amanda Bikuña - Jon Gereka, Julia Galarraga - Jon Galarraga, Irune Zulaika - Iñigo Azkue, Naiara Mitxelena - Urtzi Esnal, Izar de la Hoz - Eneko Etxegoien, Jaione Zulaika - Iñigo Herrero eta Josune Garai - Iñigo Benito
Ondorioz, 1/8-tako bi prebia partida jokatu ziren, ondoren 1/4-tako lau partida, 1/2-tako bi partida eta azkenik final handia. Bederatzi partida denera. Guztiak 12 tantora izan ziren.
Goizeko 09:30ean ekin zitzaion, garaiz, memorialari herriko frontoian, eta eguerdira arte, eguraldia lagun izan zuten, eta lehen 7 partidak frontoian bertan jokatu ziren, giro bikainean. Eguerdi aldera, euria sarri hasi zenez polikiroldegira igo ziren, eta azken bi partidak (bigarren finalerdia eta finala) bertan jokatu ziren.
Partida oso politak eta lehiatuak izan ziren, eta giro ederra bizi izan zen. Finala ere, azken urteotan bezala, oso parekatua eta lehiatua izan zen, eta Leyre Paredes eta Joseba Esnal izan ziren garaileak, Julia eta Jon Galarragari 12-11 irabazi ostean, emozioz betetako finalean.
Finalaren ostean, sari banaketa ekitaldia egin zuten, eta Nerea zenaren bikote Imanolek eman zion saria azpitxapeldunei: Itxaspe tabernako patata tortilla eder baten bonoa. Aldiz, Andoni zenaren ama Karmelek eman zien saria irabazleei: Kabian Take Away-eko bi otorduko bonoa. Jarraian, Nerea eta Andoniren familiei lore sorta bana eman zitzaien, eta bertan zeuden partaide, senide, lagun eta ikusle denek argazkia atera zuten. Azkenik, lunch txiki bat egon zen, indarrak berreskuratzeko.
Antolatzaileen esanetan, «hemendik, eskerrak eman nahiko genizkieke, beste urte batez memoriala posible egin duten guztiei: Udala, babesle, partaide, senide... Guztiei esker, omenaldi polita, apala eta sentitua egin ahal izan genien Nereari eta Andoniri beste behin. Hurrengo urtera begira ere, memorialean parte hartzera gonbidatu nahiko genituzke herritar guztiak».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.