Borrar
Aginte makila eskuetan dutela aragazkia atera dute EH Bilduko udal taldeko kideak. AMAXKAR

Getaria

Legealdirako proposatutako ia egitasmo guztiak martxan direla dio EH Bilduk

Legealdiaren erdira heltzean, udal taldeak bi urtetan egindako lanaren balorazioa egin du

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Sábado, 7 de junio 2025, 19:42

EH Bilduren udal taldeak ondorengo balantzea egin du legealdiaren erdira heltzean.

«Getariako EH Bilduren lehentasuna herritarrak Getarian bizitzeko baldintza egokiak sortzen jarraitzea izanik, herritarrentzat garrantzitsuak diren egitasmoak martxan jarri ditugu bi urte hauetan.

Etxebizitza-aukerari dagokionez, Potzuaga Gaina eremuan etxebizitzak egiteko arauak egokitu dira, aurreikusitakoa baino bizkorrago, gainera. Bestalde, Eskualtxetan alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko prozedurarekin ere aurrera jarraitzen dugu.

Irisgarritasuna herritarren bizi-kalitatearekin zuzenean lotuta dagoela jakinik, Alde Zaharra eta Balentziaga kalea lotuko dituen igogailuaren aurreproiektua idatzi berri du Udalak, eta datozen hilabeteetan idatziko da proiektua bera.

Katrapuna plazari irtenbidea bilatzen hasteko jabetzarekin loturiko birpartzelazio-proposamena idatzi berri dugu.

Nola ez, auzoei begira jarraitzen dugu, eta, urtero herri-bideren bat berritzeaz gain, komun publikoa jarri da Askizun, bertakoen eskaerari erantzunez.

Hezkuntza-arloan, bi erronka nagusi aipatu genituen. Bata, ikasgela berria egokitzea, martxan dago. Bestea, eskolako fatxada eraberritzea. 2024ko abuztuan, Hezkuntza Sailarekin adostu genuen inbertsio hori berak egingo zuela. Berriki, proiektua idazteko eskaera egin diogu Jaurlaritzari.

Gazteek espazio berri bat izateko elkarrizketa eta hausnarketa-prozesua egin ondoren, lehengo turismo-bulegoaren aukera aztertzen ari gara. Aurrekontuetan 224.050 euroko partida jasota dago.

Aisialdiarekin lotuta, kiroldegi parean estalpe bat egiteko prozedura abian da dagoeneko. Parkeei dagokienez, Aldamar parkea eraberritu genuen iaz, eta, orain, Menditxoko parkea guztiz berritzera goaz. Bestalde, hondartzan igeri egiteko gunearen proiektu berritzailea idatzita dago dagoeneko, eta finantzaketa bilatzen ari gara.

Zaintzaren arloan esku artean dugun lanketa indarkeria matxistaren aurkako protokoloa idaztea da. Hau ere martxan da.

Amaitu aurretik, EH Bilduren udal taldeak Getariako herriaren sen komunitarioa balioan jarri nahi dugu balorazio honetan; zoriondu herriko elkarte eta eragileak».

Solasaldia datorren igandean

Bi urte hauetan egindakoak azaldu eta datozen bi urteetakoak azaltzeko solasaldia izango da eguerdiko 12:00etan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Legealdirako proposatutako ia egitasmo guztiak martxan direla dio EH Bilduk

Legealdirako proposatutako ia egitasmo guztiak martxan direla dio EH Bilduk