Borrar
Hondarribian izan zen Haritz Alberdi Getariako alkatea sorospen zerbitzuko aurkezpenean. UDALA

Getaria

Larunbatean jarriko da martxan sorospen zerbitzua hondartzetan

Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin aurkeztu dute 2025ko hondartza-denboraldia

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Miércoles, 11 de junio 2025, 21:06

Maiatzaren 22an Gipuzkoako kostaldeko udalek (Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Hondarribia) eta Foru Aldundiak hondartzetako zerbitzuen finantziaziorako akordioa erdietsita, aste honetan, adostasun horretatik hondartzen-denboraldi honen nondik-norakoen berri emateko aurkezpena egin da Hondarribiako hondartzan.

Bertan parte-hartu dute Gipuzkoako kostaldekok ia alkate guztiek, tartean Haritz Alberdi Arrillaga Getariako Alkateak, José Igancio Asensio Jasangarritasun diputatuak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, Aitziber Zubillaga Emaus Gizarte Fundazioko zuzendari nagusiak, Antxon Amunarriz Gipuzkoako Gurutze Gorriko delegatu bereziak eta Nuria Vegas Garbera merkataritza-guneko kudeatzaileak.

Denboraldiko ezaugarriak

Ekitaldi horretan, denboraldi honek izango dituen ezaugarrien berri eman da. Denboraldia ekainaren 14tik irailaren 14ra bitartean egingo da, beraz larunbat honetan jartzen da martxan.

'Hondartzak denontzat' egitasmoa bigarren urtez Malkorbe hondantzan bainu-egokiturako zerbitzu integrala egongo da. Erabiltzaileek beren eskubidean bermatuak izateko hainbat aulki anfibio, Gurutze Gorriko langile espezializatuak, aldagelak, irisgarria den plataforma eta pergola etab. eskura izango dira.

Hondartza garbia, hondartza bizia: zaindu gaur, gozatu bihar egitasmoaren barne, aurreko denboraldietan bezala aurtengoan ere, Jasangarritasun Departamentuak eta Emaus Gizarte Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina jarriko dute abian. Ekimen ibiltari hori Gipuzkoako kostaldeko hainbat hondartzetan ibiliko da. Getariako hondartzan, Malkorben, uztailaren 23tik 27ra egongo da.

Nik hondartza aplikazioa ere abian izango da. Pandemia garaian jarri zen aplikazio hau funtzionalitate berriekin dator aurtengoan ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean jarriko da martxan sorospen zerbitzua hondartzetan

Larunbatean jarriko da martxan sorospen zerbitzua hondartzetan