Getaria
Kontxako sailkapen-estropadarako eta Kontxako Banderarako Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko dituzte zaleentzatAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak alkateak egindako eskaerari erantzun dio
Juan Mari Zubiaurre
getaria.
Osteguna, 28 abuztua 2025, 20:38
Getariako Udalaren eskaerari erantzunez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu bai Kontxako Banderaren sailkapen-estropadarako (ostegunean, hilak 4), bai Kontxako Banderarako (irailak 7 eta 14, igandeak).
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, irailaren 4an, osteguna, gizonezkoen sailkapen-estropada dela eta, UK10 (Zumaia >Donostia AP-8 Zarauztik) linea arratsaldeko 16:00etan irtengo da Zumaiatik, eta 16:50ean iritsiko da Gipuzkoako hiriburura.
Era berean, UK11 lineak (Zumai >Zarautz >Orio >Donostia) irteera bat izango du 16:30ean, eta ordubete geroago iritsiko da Donostiara. Itzulerako ordutegiak 19:30ean izango dira UK11rako eta 21:00etan UK10rako.
Kontxako bandera
Bestalde, Kontxako bandera izango den igandeetan, hilak 7 eta 14, UK11ren zerbitzu bereziak egongo dira 09:00etan eta 10:30ean. Getariatik atera, Orioraino joan, AP-8a hartu eta Antiguatik sartuko dira Donostiara.
«Badakigu Kontxako estropadak jende asko mugitzen duela; horregatik, beste udalerri batzuetan jaiak edo beste ekitaldi ba-tzuk direla eta egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak prestatuko ditugu, hala nahi duten pertsona guztiek Donostiako udako kirol-hitzordu garrantzitsuenetako batez modu eroso, seguru eta jasangarrian gozatzeko aukera izan dezaten, ibilgailu pribatua duten ala ez kontuan hartu gabe», nabarmendu du Azahara Domínguez diputatuak.
Haritz Alberdi
Bestalde, Getariako alkate Haritz Alberdik adierazi duenez, «Kon-txako estropada urteroko zita garrantzitsu bat bihurtu da herrian eta adin guztietako herritarrak gara gure arraunlariak anima-tzera Donostira hurbiltzen garenak».
«Gainera, joan-etorria autobusa bezalako zerbitzu publikoaz egiten dugunak ere asko gara eta hori horrela izateko, eta izaten segitzeko, zerbitzua indartu beharra dago. Beraz, aurten ere zerbitzu bereziak ezartzearen eskaerari positiboki erantzun izana berri pozgarria da Getariar guztien-tzat». Orain erabiltza besterik ez da geratzen eta sailkatzea noski.