Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Ikastaroaren kartela.
Getaria

Bi ikastaro Getarian Etengabeko Ikaskuntzako Proiektuen barne

55 urtetik gorako pertsonei, jubilatuei eta pentsionistei zuzendutako ikastaroak dira eta ez dira ordaindu behar

Osteguna, 2 otsaila 2023, 00:03

Comenta

Cebanc elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin lankidetzan, bi ikastaro antolatu ditu Etengabeko Ikaskuntzako Proiektuen programaren barruan, Getarian

Bi ikastaroak hauek dira, 'Dietak eta sukaldaritza osasungarria' eta 'Telefono mugikorren erabilera optimizatzea'. Gipuzkoako 6 udalerritan emango dira eta horien helburua da ikaskuntza-ekintzak egitea eta oinarrizko ezagutzak eskuratzea gaitasun digitala, pertsonala edo soziala bezalako arlo garrantzitsuetan, edo autonomia pertsonala hobetzea.

Proiektu hau osatzen duten jarduerak, batez ere, egungo gizarteak eskatzen dituen eskakizunetara egokitu nahi duten pertsonei zuzenduta daude, bai eta bertan integratu nahi dutenei ere. Lehentasunezko kolektiboak dira, batez ere 55 urtetik gorako pertsonak, Cebanc erakundetik zehaztu dutenez.

'Dietak eta sukaldaritza osasungarria' ikastaro berria da eta otsailaren 21etik martxoaren 16ra luzatuko da. Astearte eta ostegunetan emango da, 17:00etatik 19:30era (20 orduko ikastaroa). 55 urtetik gorako pertsonak, jubilatuak eta pentsionistak izango dira ikastaro honen hartzaileak. Dohainik da eta Itsas-Etxe elkartean egingo da ikastaroa. Izen ematea otsailaren 10era bitartean zabalik dago. Getariako udaleko kultura sailean, udaletxean, eman behar da izena.

'Telefono mugikorren erabilera optimizatzea', apirilaren 24tik maiatzaren 22ra egingo da (20 orduko ikastaroa)

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi ikastaro Getarian Etengabeko Ikaskuntzako Proiektuen barne

Getaria : Bi ikastaro Getarian Etengabeko Ikaskuntzako Proiektuen barne