Getaria
Igandean jokatuko dira Eskuz Binakako Pilota finalakGure Txeruko bi pilotari lau t'erdiko finalera sailkatu dira
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 12 de junio 2025, 20:56
XLVI. Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren finalak igande goizean jokatu dira herriko frontoian eguerdiko 12:00etan hasita.
Gure Txeruk antolatzen duen txapelketa honetako finalak ondorengoak izango dira; Txikien mailan, Adur Iribar / Beñat Romo eta Aiur Larrañaga / Izei Gorrotxategi. Benjamin mailan, Jakes Garai / Alain Domingo eta Eneko Aizpurua / Unai Santiso. Azkenik alebin mailan, Maiatz Esnal / Jagoba Martija eta Alaia Roteta / Maialen Larrañaga.
Harrobiarekin lan ona burutzen ari dira Txerukoak eta horren lekuko dira gaur eta bihar euren pilotariak diren Manex Alvarez eta Aritz Aiestaranek jokatuko dituzten finalak, lauterdiko txapelketetan.
Gaur 19:00etan Aretxabaletan, Gure Txeruko Aiestaran vs Behar Zanako Larrarteren aurka, jubenil 3. mailako finalean.
Bihar, Alegin goizeko 10:00etan, Gure Txeruko Alvarez vs Intxurreko Garaikoetxea. Kadete 2. mailako finala izango da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.