Borrar
Igarategi poligonoko lurretan egitea aztertu dute Getariako futbol zelaia. AMAXKAR
Getaria

Herrian futbol zelaia eraikitzeak 7.606.985 euro balio du

Udalak agindutako azterketa egin du eta badirudi aurrera eramatea ezinezkoa izango dela

JUAN MARI ZUBIAURRE

getaria.

Igandea, 20 azaroa 2022, 00:01

Comenta

Emandako hitza betez, Getariako Udalak Igarategi poligonoko lurretan futbol zelaia egiteko proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertu ditu. Arkitekto bat eta bide ingeniari bat izan dira futbol zelaiaren exekuziorako bideragarritasun txostena idatzi dutenak.

Azterketa egiterakoan, lehia ofizialetan erabiltzeko gutxieneko neurria izango lukeen futbol zelaia hartu da oinarri, belar artifiziala izango lukeena, eta, horrez gain, 350-400 ikuslerentzako harmaila, 200 m 2-ko instalazio bat (aldagelak, sarrera eta bulegoa) eta 50 autorentzako aparkalekua izango lituzkeela aurreikusi da. Egindako azterketaren arabera, futbol zelaia 55 metroko kotan jartzea litzateke aukera onena, eta, horretarako, 130.000 m3 bolumen lur zulatu beharko lirateke. Horrez gain, futbol zelaira iristeko bidea egiteko, beharrezkoa litzateke egun eremu horretan dauden gas-edukiontziak eta elektrizitate-azpiegiturak lekuz aldatzea.

Bestalde, inguru horretako ingurumen-baldintzak babesteko neurriak ere hartu beharko lirateke, proiektua gauzatu ahal izateko.

Kostuari dagokionez, hiru alderdi aztertu dira: lurrak desjabetzeak eragingo lukeen kostua, obra zibilari dagokiona, eta futbol zelaiaren eta bertako instalazioen eraikitze-kostua. Kostuen zenbatekorik handiena obra zibila exekutatzeak eramango luke, 3.280.400,00 eurokoa.

Proiektu guztia gauzatzeak 7.606.985,01 euroko kostua izatera iritsi ahalko litzateke, hori materialen igoerak izan lezakeen eragina kontutan hartu gabe.

Zalantzarik gabe, kirol instalazio hori jartzeko proiektuaren kostua handia da. Kontutan izan behar da Getariako Udalak urtero inbertsio guztietarako duen diru partida ez dela 400.000 euroetara iristen. Gainera, futbol-zelai berriak eraikitzeko diru-laguntza guztiak ia desagertu dira eta instituzioetatik Udalari jakitera eman dioten bezala, etorkizun ertainean ez da aurreikusten diru-laguntzarik sortuko denik. Gauzak horrela bideragarritasun gutxiko proiektua da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herrian futbol zelaia eraikitzeak 7.606.985 euro balio du

Getaria: Herrian futbol zelaia eraikitzeak 7.606.985 euro balio du