Borrar
AMAXKAR
Getaria

Herri kirol saio bikaina Askizuko San Martin jaietan

Asteartea, 15 azaroa 2022, 00:05

Comenta

San Martin jaien inguruan eguraldiak gehienetan laguntzen du eta igande eguerdian eguzkia lagun herri kirol saio bikaina ikusi ahal izan zuten bertaratutakoak Askizuko auzoan. Garixe eta Lanberri trikitilariak girotu zuten elizaurrea eta eguerdiko hamabitan eman zitzaion kirol saioari hasiera. Tubi Bustintza eta Jon Loiola bizkaitarrak iparraldeko kirol sorta eskaini zuten eta beraiek egindako lana ikusleek probatzeko aukera ere izan zuten eta baita animatutakoak izan ziren bertan. Jokin Eizmendi zarauztarra harri jasotze saio ederra egin zuen, harri mota ezberdinekin eta eguerdia borobiltzeko Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak kaleratu zituzten. Festa berriro lehengora itzuli da beraz Askizura.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri kirol saio bikaina Askizuko San Martin jaietan

Getaria: Herri kirol saio bikaina Askizuko San Martin jaietan