Getariako Arraun Elkarteko sortzaileei eskertza ekitaldia egingo zaie datorren larunbatean
Esperantza goi mailan dabilen honetan gogoan izan nahi da hazia erein zutenen lana
JUAN MARI ZUBIAURRE
Getaria.
Osteguna, 17 azaroa 2022, 00:05
Getariako Arraun Elkartea eta zaleak urte zoragarria bizi izan dute 2022a. Eusko Label Ligan lehiatu eta maila bikaina emanaz gainera.
Honelakotan atzera begirada bat botatzea komenigarria izaten da eta egundo zuzendaritzak dioen bezala «Esperantza gorenean babilen honetan, atzera begirada bat bota eta ezin dugu ahaztu nortzuk erein zuten lehenengo hazia». Hau oinarritzat hartuta larunbat honetan ekitaldi bereziak antolatu dira.
Ekitaldi eta bazkari baten bitartez, eskerrak emango dizkiete herriko arraun elkartearen sortzaileei. 12:00etan, eskertza ekitaldia udaletxean izango da eta ondoren, Berdura plazan egingo dute bazkaria.
Eskertza ekitaldiaren biharamunean, azaroaren 20an, igandea, Getariako Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak, elkarlanean, ekoiztutako Esperantzaren fruituak dokumentala aurkeztuko dute. Julen Imazen zuzendaritzapean, herriko arraun taldearen inguruan ondutako lana da. 19:00etatik aurrera, Iturzaeta Herri Eskolako aretoan egingo dute emankizuna. Sarrera doakoa da baina gonbidapena behar da, Harritarten eskuratu daiteke.