Getaria
Eskuz Binakako asteburuko finaleko eta lau t'erdiko Gure Txeruko txapeldunakLunes, 16 de junio 2025, 20:09
Asteburuan Gure Txeruko pilota atalak lana izan du. XLVI. Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren finalak igande goizean jokatu ziren ondoko emaitzekin: txikien mailan, Edur Iribar/Beñat Romo 16 eta Izei Gorrotxategi/Aiur Larrañaga 9; benjamin mailan, Jakes Garai/Alain Domingo 16 eta Eneko Aizpurua/Unai Santiso 7, eta, azkenik, alebin mailan, Maiatz Esnal/ Jagoba Martija 16 eta Alaia Roteta/Maialen Larrañaga 9. Bestalde, Manex Alvarez txapeldun izan da Gipuzkoako lauterdiko kadeteen 2. mailan eta Aritz Aiestaran jubenilen 3. mailan. Manexek 22-13 irabazi zion Alegiko Intxurre klubeko Egoi Garaikoetxeari eta Aritzek 22-14 Billabonako Behar Zana klubeko Aitor Larrarteri. Zorionek denei, eta, bereziki, Gure Txeruri.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.