Borrar
Udal Elkartean egingo da saioa uztailak 18an. AMAXKAR

Getaria

Eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko programa bat prest dago

Jardunaldia asteartean, hilak 18, egingo da eta goizeko 12:30-13:30 bitartean luzatuko da

Juan Mari Zubiaurre

Getaria.

Osteguna, 13 uztaila 2023, 20:56

Comenta

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdean errotuta dauden negozioei laguntza eskaini nahi die eta horretarako 'Enpresen iraunkortasuna: etor-kizunera begiratzeko funtsezko palankak' programa jarri du abian, hain zuzen epe ertain eta luzera eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko.

Horretarako, programaren helburu nagusia da enpresen beharren detekzio goiztiarra egitea, modu horretara, Urola Kostako enpresen jarraipena epe ertain eta luzera bermatzeko eta horrekin batera, etorkizunera begira horien iraunkortasuna, lehiakortasuna eta garapena ere bermatzeko.

Abiarazpen saioa 18an

Enpresentzat ezinbestekoa da etorkizunean enpresaren iraunkortasuna jokoan jar lezaketen ekintzei aurrea hartzea, aldagai desberdinek jar baitezakete negozio baten jarraipena arriskuan.

Horregatik, programa honen bitartez, enpresen egoera hiru mailatan aztertuko da: Jabetza: enpresa-ondorengotza, jabetza-aldaketak... Enpresa-kudeaketa: ingurunearen joerak, kudeaketa estrategikorako tresnak, negozioan eragina duten aldagaien detekzioa... Talentua eta taldea: taldearen motibazioa eta inplikazioa eta hazteko duen gaitasuna.

Edozein kasutan, programari hasiera emateko eta parte hartzeko interesa erakiutsi duten enpresei datozen urratsen berri emateko eta programa ezagutzen ez dutenei honen berri emateko, abiarazpen saio bat egingo da datorren asteartean, uztailak 18.

Saioa online izango da, goizeko 12:30-13:30 bitartean eta hau da jardunaldiaren gai zerrenda: 12:30 Aurkezpena eta saioari hasiera ematea. 12:40 Enpresen iraunkortasuna: enpresen ondorengotzatik haratago, enpresetan aintzat hartu beharreko alderdi kritikoak (kudeaketa eta talentua). 13:10 Programaren edukia (formakuntzen edukia eta banaz-banakako aholkularitza zerbitzuaren ikuspegia). 13:30 Saioaren amaiera, galderetarako txanda eta izen-ematea.

Proiektu osoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza du, Gipuzkoako Eskualdeen Sustapena: Urola Kosta ekimena sustatzeko programaren baitan.

Izen ematea

Saioan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, Urola Kosta Udal Elkarteko weborrian sartuta. Era berean, programan izena eman nahi duten enpresek galdetegi bat bete behar dute.

Argibideak eta informazio gehiago, Urola Kosta Udal Elkartean, Enpresa zerbitzua. Posta elektronikoa enpresa@urolakosta.eus eta telefono zenbakia 943 89 08 08.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko programa bat prest dago

Eskualdeko enpresen ondorengotza bermatzeko programa bat prest dago