Borrar
EAj-PNV Getariako udal taldea osoko bilkura prestatzen. AMAXKAR

Getaria

EAJ-PNV Getariak udaleko osoko bilkuran izandako jarrera azaldu du

Sahatsaga kiroldegiko pistako estalpearen aurka eta babesa Zarautz Jauregiaren proiektuari eta Gazako bakearen aldeko mozioari

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 13 de junio 2025, 20:28

Asteartean egindako Udalbatzarrean, EAJ-PNVk Getarian duen udal taldeak bere jarrera aurkeztu zuen udalerriaren garapenari eta nazioarteko giza eskubideen egoerari zuzenean eragiten dieten hiru gai garrantzitsuri buruz.

Lehenik eta behin, Sahatsaga kiroldegiko pistan estalpe bat jartzeko proiektuari dagokionez, aurkeztutako pleguen aurka bozkatu zuen EAJ-PNVk. Bozketa oso estua izan zen, (EH Bilduko zinegotzien aldeko 5 boto, eta EAJko zinegotzien kontrako 5 boto), eta alkateak kalitatezko botoa erabili behar izan zuen proiektua aurrera atera zedin.

Oposizio horren arrazoiak argiak izan ziren: obraren lehen lizitazioa hutsik geratu zen, eta horrek agerian utzi zuen Udal Gobernuaren kudeaketa txarra eta aurreikuspenik eza.

Gainera, Udalaren zorra 750.000 eurotan handituko luke proiektu horrek, eta hori ez da egokia udalerrian inbertsio eraldatzaileak egin nahi badira. Are gehiago, badaude premiazkoak diren, eta beraz, lehentasuna izan beharko luketen proiektuak: etxebizitzak eraikitzea, kultura-instalazioak hobetzea eta eskolako fatxada birgaitzea, besteak beste.

Bestalde, EAJ-PNVk Zarautz Jauregiko proiektu museografikoaren jarraipena babestu zuen. Proiektu hori gauzatzea alderdiak Getariako kultura-ondarea zaintzeko eta sustatzeko duen konpromisoaren adibide garbia da. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren %50eko finantziazioa du, eta EAJ-PNV 2003tik darama hura lantzen. Proiektuaren lehenengo bi ziurtagiriak onartzeak proiektuaren aurrerapena eta sendotzea bermatzen ditu, era berean udalerriaren kultura-nortasuna ere sendotzen duelarik.

Azkenik, EAJ-PNV udal taldeak mozioa aurkeztu zuen Gazan berehalako su-etena eta giza eskubideen erabateko errespetua eskatzeko. Milaka hildako eta desplazatu utzi zituzten 2023ko urriko eraso suntsitzaileen ondorioz, EAJ-PNVk liskarrak berehala eteteko eta indar militarrak lurralde okupatuetatik erretiratzeko eskatu zuen. Horrez gain, Europar Batasunari exijitu zitzaion Israelekin zituen akordioak berrikustea eta Palestinako biztanleria zibilaren babesa bermatzea. Era berean, Gazara laguntza humanitarioa sartzeko bide seguruak irekitzeko, eta laguntzarako humanitarioaren sarbidea eragozten duen blokeoa ezabatzeko eskatu zen.

Horrekin guztiarekin, EAJ-PNV udal taldeak Getariaren hobekuntzarekin eta herritarren ongizatearekin duen konpromisoa berretsi zuen. «Gaur egun oposizioan gauden arren, lanean jarraitzen dugu Udalean hartutako erabakiak getariar guztientzat onuragarrienak izan daitezen, betiere gardentasuna, erantzukizuna eta komunitatearekiko errespetua bilatzen. Getaria hobe baten alde borrokatzen jarraituko dugu, erabakiak interes orokorrean oinarrituta egon daitezen, eta ez interes alderdikoietan edo inprobisazioetan», azpimarratu zuen Iosu Mugika Getariako EAJ-PNVko bozeramaileak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EAJ-PNV Getariak udaleko osoko bilkuran izandako jarrera azaldu du

EAJ-PNV Getariak udaleko osoko bilkuran izandako jarrera azaldu du