Borrar
Alakte Txikiak eta zinegotziak udalbatzarra egingo dute. AMAXKAR
Getaria

Bihar Alkate Txiki eguna ospatuko da herrian, ekimen ezberdinekin

Magoa, udalbatzarra eta afaria egongo dira bihar arratsaldean

JUAN MARI ZUBIAURRE

Getaria.

Ostirala, 18 azaroa 2022, 00:05

Comenta

Tonpe Getariako Guraso Elkartea eta Lagunakek antolatuta, herriko gaztetxoenei zuzendutako egitarau zabala prestatu dute bihar, larunbat arratsalderako. Alkate Txiki eguna 17:30ean hasiko da, Txomorro Magoaren eskutik, ordubete inguruko ikuskizuna izango da eskolako aretoan. Sarrerak eskuratzeko bi euro ordaindu beharko dira. Ondoren, emanaldira bertaratu direnak kalejiran jaitsiko dira udaletxera.

19:00etan, udaletxeko balkoian agintea hartu eta udalbatzarra egingo dute herriko haurrek. Betiko moduan gaztetxoek egindako proposamenei erantzuna eman beharko diote. Ondoren, Gazte Alaiak Txistulari taldearekin batera, kalez kale ibiliko dira buruhandiak. Amaitzeko, afaria eta musika festa egingo dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, ura eta postrea beraiek jarriko dituzte, baina afaia eta edalontzia norberak eraman beharko ditu.

Etzi, igandea, 11:30ean hasita, alkate txikiek eta haurrek haur-eskolan eraiki duten atari berria inauguratuko dute. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bihar Alkate Txiki eguna ospatuko da herrian, ekimen ezberdinekin

Getaria: Bihar Alkate Txiki eguna ospatuko da herrian, ekimen ezberdinekin