Beste asteburu beltza Getariako Keta Babyautoko taldeentzat
Saskibaloiak atsedena izan du baina beste bi taldeak galdu egin dituzte etxean jokatutako norgehiagokak
JUAN MARI ZUBIAURRE
Asteartea, 1 azaroa 2022, 00:01
Bolada txarrean sartuta dabiltza Getariako Keta Babyautoko kirol taldeak. Asteburu honetan berriro porrotak izan dira nagusi. Zorionez saskibaloiko Sharks taldeak atsedena izan du eta honela ezin idatzi hiru taldeek galdu egin dutela joan den asteburuan gertatu zen bezala.
Futboleko taldeak Mendibeltzen 0-4 galtzen zuen ostiral gauean jokatutako partidan. Gauzak okertzen bizkor hasi ziren, zazpigarren minutuan atzetik jarri ondoren, saiakera guztiak alferrikakoak izan ziren. Bigarren zatian etorriko ziren Ikasberri taldearen beste hiru golak. Azken bi partidetan zazpi gol jaso dituzte eta datorren asteko partida garrantzitsua izango da sailkapenean atzean dagoen Bergara taldearen aurkako partida irabazi eta garaipenaren bidean berriz jartzeko.
Aretoko taldeak ere, ostiralean jokatu zuen Sahatsagan eta hauek ere galdu egin zuten zaleen aurrean, 3-5 Makax Donostia taldearen aurka.