Getaria
Astillero garaile XIII. Floren Memoriala futbito txapelketanAstelehena, 9 ekaina 2025, 20:07
Final borrokatu batean, Astillerok 3 eta 2 irabazi zion Izarri taldeari larunbat arratsaldean XII. Floren Memorialeko futbito txapelketa, Ligari dagokionez. 3. postua Kaia Kaiperentzat emaitza berberarekin 3-2 Itxas Etxe mendean hartuta. Kopako finalean, Maruka nagusi 4 eta 1 Galsen taldearen aurka. Kiroltasun saria Politenari eman ziote, eta finaleko jokalari onena Manex Aristi (Astillero) izendatu zuten. Jendetza bildu zen finaletan eta amaieran mokadutxoa denentzat.