Borrar

Getaria

'Amorante frantsesa' aurkeztuko du Miren Agur Meabek Getarian

Herrian egindako sormen egonaldiaren ondoren, gaur itzuliko da bere lanaren berri ematera

Juan Mari Zubiaurre

getaria.

Miércoles, 11 de junio 2025, 07:40

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) Getariara itzuliko da gaur bere 'Amorante frantsesa' liburua aurkeztera. Zarautz Jauregian izango da ekitaldia, 18:30ean hasita. Jone Lizarralde Ibaberen gidaritzapean.

Udala eta herriko haibat ostatuen eskutik, euskaraz idazten duten sortzaileei aukera ematen zaie egonaldi bat egiteko Getarian, auren proiektu berria lan-tzeko patxada izan dezaten eta horren truke, gerora, gurean egindako lanaren berri emateko eskaria egiten zaie.

Gaurkoan Meabe Getariara itzuliko da eta bere liburu honen inguruan hitzegingo du. «60 urteko ikastetxe bateko atezaina da liburu berri honetako protagonista. Osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratzeaz gain, berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu behar du Agurtzanek. Ikasle baten gorpua agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du.

Pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin, dakarrela dio liburuaren kontrazalak. Euskaraz landu gabeko eremu literario bat esploratu nahi izan duela aurreratu du Meabek eta gaur herritarrek bere ahotik entzungo ditu azalpen guztiak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Amorante frantsesa' aurkeztuko du Miren Agur Meabek Getarian