Borrar
Bi udal taldeak adostasuna erakutsi zuten udalbatzarrean. AMAXKAR

Getaria

Aho batez onartu ziren gai guztiak urtarrileko osoko bilkuran

Urte berriko lehen udal osoko bilkura aste honetan egin zen bi udal taldeen adostasunarekin

Ostirala, 31 urtarrila 2025, 20:24

Comenta

Joan den asteartean egin zen 2025ko lehen udalbatzarra. Bertan, eta antolaketarako gaien barruan, akta agiriak zerrendatu eta onartu ziren eta ebazpenen berri eman zen.

Segidan, udalbatzarrean lantzeko lau gaiak azaldu eta bozkatu ziren. EH Bildu-ren 6 bozka eta EAJko 5 aldeko bozkekin onartu ziren guztiak. Hauek ziren landutako eta aho batez onartutako gaiak.

Hasteko, etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Aldundiaren eta Getariako Udalaren arteko hitzarmenaren luzapena onartzea, hala badagokio. Ondoren, Zarautz Jauregiaren obra arkitektonikoaren 16. lan-ziurtagiria onartzea eta ordaintzea, hala badagokio. Gero, 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa behin-behineko izaerarekin onartzeko irizpena, hala badagokio. Eta bukatzeko, Udaltzaingoko Zerbitzuko Agentearen lanpostua betetzeko hautaketa prozedura Azpeitia eta Zumaiako udalekin batera egiteko, Zumaiako Udalaren aldeko kudeaketa-gomendioa onartzea, hala badagokio. Esan bezala, guztiak aho batez onartu ziren, EH Bildu eta EAJko aldeko botoekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aho batez onartu ziren gai guztiak urtarrileko osoko bilkuran

Aho batez onartu ziren gai guztiak urtarrileko osoko bilkuran