Borrar

Costa Urola

Gau Beltza antolatu dute ostiral arratsalderako

El Diario Vasco

AIZARNAZABAL.

Asteazkena, 29 urria 2025, 20:36

Comenta

Gure plazatxok, Guraso Elkarteak eta Udalak antolatuta, ostiral arratsaldean Gau Beltza ospatuko da; Herriko Plazan izango da, arratsaldeko 16:30ean hasiko dira ekitaldiak txokolatadarekin, mozorroak prestatuz eta aurpegiak margotuz.

Beranduago, 18:00etan hasita, Gau Beltzeko ibilaldia hasiko da Lehen Hezkuntzako haurrentzat, eta eskulan tailerra Haur Hezkuntzako haurrentzat. Gero, beldurrak erre eta garaiak agintzen duen bezala, gaztaina jatea ere egingo da.

Jaien balorazio bilera, gaur

Samiel jaien balorazio bilera gaur 18:00etan egingo da Lauburu eraikineko bilera gelan. Herritar guztiei irekita dago saio parte-hartzailea. Balorazio inkestak bidaliko zaizkie antolatzaileei eta jaien balorazio orokorra Telegram-era igoko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gau Beltza antolatu dute ostiral arratsalderako