Azpeitia
Zabalik da 2025eko bigarren sormen egonaldien deialdiaDiziplina guztietako sortzaileei zuzenduta daude eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 14ra bitartekoa da
Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak, sorkuntza prozesuak eta sortzaileen jarduna babesteko konpromisoari eutsiz, 2025eko bigarren sormen egonaldien deialdia martxan du. Dinamoa sormen gunearen abaroan antolatzen diren egonaldi hauek diziplina guztietako sortzaileei zuzenduta daude, eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 14ra bitartekoa izango da. Hautatutako proiektuen ebazpena uztailaren 19an jakinaraziko da, eta egonaldiak irailaren hasieratik abenduaren amaierara egingo dira.
Bigarren deialdi honetan ere hiru egonaldi mota izango dira eskuragarri: #harri (egonaldi osoa), #orri (egonaldi sinplea) eta #ar (antzerkia eta arte eszenikoetara bideratua). Modalitate bakoitzak egonaldiaren iraupena eta helburu zehatzak baldintzatzen ditu, baina guztiek eskaintzen dute sortzaileek beren proiektuak garatzeko beharrezkoak dituzten baliabideak, denbora eta espazioa. Dinamoa sormen gunea izango da egonaldien ardatz, eta #ar modalitatean hautatutako proiektuek Soreasu Antzokia ere baliatu ahal izango dute.
Deialdia irekita dago sormen proiektu bat esku artean duen sortzaile ororentzat, bakarka zein taldean, eta edozein arte diziplinatatik abiatuta. Prozesuaren edozein fasetan egonik ere, beren lanari denbora eta arreta eskaini nahi diotenek izango dute aukera Dinamoako egonaldien bidez sorkuntzan sakontzeko. Bereziki, #ar modalitatea euskarazko antzerkigintzan diharduten sortzaileei zuzendua dago, sorkuntza eszenikoari egokitutako baldintza eta espazioekin.
2025eko lehen deialdian, hainbat sortzaile eta kolektibok gauzatu dituzte beren proiektuak Dinamoan: Nagore Tamayo Goñik 'Nolako Zura. Hileta bat inozentziari'lana garatu du; Artedrama eta Axut! kolektiboek 'Nor Naizen Baneki' antzezlana landu dute; eta Maria Alonso del Valek eta Oihana Arana Cardenalek 'Mari 2.0 Erritual hipermoderno postnaturala' izeneko pieza garatu dute. Halaber, Ander Azpiazuk, Bigoterik Gabea elkarteak, Aiora Urbietak, Txesus Garatek eta Joseba Agirrezabalagak, eta Garazi Navasek eta Maite Aizpuruak ere parte hartu dute beren sormen prozesuak Dinamoan garatuz.
Egonaldien inguruko informazio osoa, oinarriak eta eskaera orria dinamoa.eus/sormen-egonaldiak webgunean eskuragarri.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.