Sokamutur saio bikoitzarekin amaituko dira gaur sansebastianak
12:00etan sokako zezena Erdikaletik igaroko da gero plazan jolasak egiteko eta 16:30ean, sokamuturra izango da helduentzat
ELI AIZPURU
azpeitia.
Domingo, 22 de enero 2023, 00:03
San Sebastian Eguna eta gero, danborradak eta danborren hotsa amaitu bada ere, jaiak aurrera jarraitzen dute. Udalak prestatutako egitarauekin jarraitzeko, Zezenbeltz elkartearen eskutik sokamuturra izango da gaur, bai goizean eta baita arratsaldean ere.
Publicidad
Goizeko saioa txikitxoentzat izango da. 12:00etan sokako zezena aterako dute Erdikalean eta korrika saioaren ostean, zezen txikiekin jolasteko aukea izango da plazan. Lopene ganadutegia arduratuko da animalietaz.
Arratsaldean, helduen tartea izango da. 16:30ean hasita, Bergarako zezenek hartuko dute protagonismoa kaleetan. Ohi bezala, jende ugari espero da, beste behin, zezenbeltz elkarteak antolatutako hitzordu honetan.
Zezenak gustuko ez dituztenentzat berriz, Go!azen telesailaren bederatzigarren denboraldiko azken atalaren aurre-estreinaldia ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Honenbestez amaiatuko dira festak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión