Azpeitia
San Joan Txiki eguna sagardoarekin ospatu dute UrrestillanHeldu dira azken txanpara jaiak eta ostegun honetan, San Joan hirugarrena, amaituko dira festak
San Joan Txiki eguna izan zuten Urrestillan. Ohiturari jarraituz, mahaiaren bueltan elkartu ziren herritarrak eta sagardo dastaketa izan zuten eguerdian. 70 lagun inguru elkartu ziren kale txikian eta Bixker erretegiaren eskutik nahikoa jan eta edan ahal izan zuten.
Behin sabelak ondo beteta, mus txapelketa izan zuten arratsaldean. Aldiz, haurrentzat ere izan zen eguna eta jolasekin eta merendolarekin gozatu zuten.
Ostegun honetan, San Joan hirugarrena, festen azken eguna izango dute urrestildarrek. 17:00etan, haurrrentzako jolasak izango dituuzte eta ondoren, 18:30ean, patata tortilla lehiaketa. Sanjoanak datorren urtera arte agurtu baino lehen ordea, zuhaitzaren entierroa egingo dute. Herritarrek, ohitura den bezala, egunotan plazan egon den lizarra eraitsiko dute eta hurrengo urtera arte agurtuko dituzte jaiak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.