Las diez noticias clave de la jornada
Azken irteera honetan parte hartu duten mendizaleak San Adriango kobaren aurrean. LAGUN ONAK M.B.

Azpeitia

94 lagunek osatu dute Azpeitia-Gasteiz egitasmoko hirugarren etapa

Zegamatik abiatu eta Arantzazuko Santutegirako bidea osatu zuten mendizaleek, Aizkorriko hautua eginda batzuk eta Oltzako Bordetatik, beste batzuk

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 16 de abril 2025, 19:55

Azpeitia-Gasteiz ekimeneko hirugarren etapa egin dute asteburuan Lagun Onak mendi bazkunakoek. 94 lagun elkartu ziren autobusez Zegamara joan eta handik Arantzazuko Santutegira bidea hartzeko. Bi aukera zituztenpartehartzaileek. Aizkorriko gailurretik igarota Arantzura iristea edota Aizkorri alde batera utzi eta Oltzako Bordetatik barrena heltzea. Beraz, batzuk desnibela zertxobait arindu eta santutegira iristeko hautua egin zuten eta besteek, berriz, Aizkorriko gailurra zapaldu zuten aurrena. «Eguraldiak ateri eutsi zion eta oinez ibiltzeko giro atsegina izan genuen jardunaldu guztian zehar», esan dute Lagun Onak mendi bazkunako kideek.

Publicidad

Hurrengo etapa maiatzaren 31n izango da. Arantzazutik Lenitz Gatzagara bitarteko 28 kilometro izango dituzte aurretik. Arabako lurretan sartuko dira mendizaleak, bidean Andarto edo Degurixako parajeak zeharkatu ostean. Landako urtegian amaituko dute eguna.

Guztira zazpi etapetan Gasteizera iristea aurreikusten dute Lagun Onakekoek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad