Azpeitia
Lagun Onak mendi bazkunak udazkeneko Mendi Astea antolatu du datorren asterakoE. A.
azpeitia.
Sábado, 6 de diciembre 2025, 20:44
Lagun Onak mendi bazkunak udazkeneko Mendi Astea antolatu du abenduaren 9tik 11ra eta proiekzio-solasaldi bana eskainiko dute eguneko. Imanol Murok eta Mikel Txintxurretak, Egoiz Arrutik eta Carlos Soriak osatuko dute aurtengo egitaraua.
Publicidad
Lehen bi egunetako ekitaldiak Mendietxe museoan egingo dituzte, eta Soreasu antzokian ariko da hirugarrena. Hitzordu guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrera doan izango da.
Honakoa izango da egitaraua, egunez egun: abenduaren 9an, asteartea, 'Kirgizistango mendietan barrena' izeneko proiekzioa aurkeztuko dute Murok eta Txintxurretak.
2025eko Joxe Takolo beka jaso zuten bi donostiarrek joan den maiatzean Kirgizistanen gauzatu duten espedizioaren proiektuarekin, eta espedizio horren berri ematera etorriko dira Azpeitira.
Abenduaren 10ean, asteazkena, etxekoaren txanda izango da. Arruti azpeitiarrak bere 'Basografia, basoari begirada' ikus-entzunekoa eramango du Mendietxera.
Azkenik, abenduaren 11n, ostegunean, Carlos Soria mendigoizale espainiar beteranoak itxiko du udazkeneko Mendi Astea, Soreasun, 'Manaslu 86 urterekin' saioan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión