Borrar

Azpeitia

Izarraizpe izenburupean batuko da Azpeitiko Hezkuntza Publikoa

60. urteurrena ospatu du ikastolak eta aurrerantzean Uztaro haurreskolak, Karmelo Etxagarai Ikastolak eta Urola Ikastolak deitura bera izango dute

Eli Aizpuru

Azpeitia

Sábado, 14 de junio 2025, 20:53

Izarraizpe Ikastola Publikoa. Hala izango da aurrerantzean orain arte Uztaro Haurreskola, Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola Ikastola bezala ezagutu diren zentroak. Ekitaldi jendetsu batekin eman zuten ezagutzera izendapen berria ostiralean herriko plazan egindako ekitaldian. Azken unera arte gorde zutensekretua eta ehunka lagun elkartu eta festa giroa nagusitu zen .

Estreinako ikastetxe bakoitzean jai giroan igaro zuten arratsaldea. Ondoren, kalejiran atera ziren herriko kaleetatik zehar eta ekitaldi nagusia egin zuten gero.

Ikastolaren 60 urteotako ibilbidea gogoratzeko eta etorkizunera begirako erronkak balioan jartzeko balio izan zuen ekitaldiak. Amaia San Vicenteren eta Eneritz Albizuren gidaritzapean askotariko osagaiak izan zituen: euskal dantzak, musika, bertsoak, umorea...

Ekitaldiaren amaieran eman zuten aurrerantzean izango duten markaren eta nortasunaren berri. Ikastolak 'Izarraizpe' izena hartu du bi arrazoi nagusirengatik: batetik, Izarraitz mendikatea izan dute inspirazio iturri, «gure herriari izaera eta babesa ematen dion gune naturala» delako; eta bestetik, ikastolaren historia ere jasotzen du izenak, izan ere, hastapenetan Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako ikastolak Izarraizpe Kooperatiban bilduta egon ziren, eta izen berriak iraganari egiten dio erreferentzia edo keinu.

Aldi berean, marka berriak «etorkizunera begira jartzen gaituen balio-sistema bat» transmititzen du: «ezagutza eta jakintzaren garrantzia, pertsonen arteko errespetua eta kultura-aniztasuna», besteak beste .

Logotipoaren koloreen esanahia ere azaldu zuten ekitaldian. Arrosak «gizakien berotasuna, hurbiltasuna eta bizitasuna» adierazten du; eta markaren adarrak definitzen dituzten kolore hotzek ikasleen bidaia sinbolizatzen dute: jaiotzen garen munduaren naturatik (berde argia), zeruetan (urdina) zehar hegan egitera eta, azkenik, unibertsoaren aukera infinituetaraino iritsiz (more iluna).

Ondoren, behin sekretua lau haizetara zabalduta, 1.500 bat lagun inguruk herriko plazan afaldu zuten ospakizuna borobiltzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izarraizpe izenburupean batuko da Azpeitiko Hezkuntza Publikoa

Izarraizpe izenburupean batuko da Azpeitiko Hezkuntza Publikoa