Borrar
Film laburreko irudietako bat.
Azpeitia

'Hurrengo geltokia' film laburraren emanaldia eta solasaldia, zapatuan

Soreasun izango da, 18:30ean hasita, eta ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da

E.A.

Asteartea, 15 otsaila 2022, 07:29

Comenta

Zapatuan, otsailak 19, 'Hurrengo geltokia' film laburraren proiekzioa eta solasaldia antolatu ditu Kulturaz kooperatibak. Soreasu antzokian izango da, 18:30ean hasita.

Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko 3. mailako ikasle batzuek egindako laburmetraia da 'Hurrengo geltokia'. Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen 'Gazteak Auzolanean' programari esker, film labur honen bira hasi dute. Beraz, jasotako diru-laguntza film laburra sustatzeko erabili dute. Laguntza horri esker banatzaile batekin harremanetan jarri dira film laburra festibaletara bidaltzeko eta inguruko herrietan hasi duten bira aurrera eramateko. Iaz pandemiak eragin zituen murrizketak gorabehera, grabaketak bost egunetan burutzea lortu zuten. Behin postprodukzioa bukatuta, film laburraren lehen aurkezpena egin zen Eskoriatzan abenduaren 12an.

Monotonia eta errutina

Lantaldea Mondragon Unibertsitateko hirugarren mailako Ikus-entzunezko Komunikazioko zenbait ikaslek osatzen dute: Naia Aizpurua, Uxue Morales, Angello Eloizaga, Ander Zelaia, Natalia Arteche eta Julen Leturiondo, hain zuzen ere. Protagonista nagusiak, aldiz, Jon Ander Urresti eta Garazi Beloki dira.

'Hurrengo Geltokia' elkarrizketarik gabeko film laburra da eta gaur egun pertsona askok bizi duten monotonia eta errutina islatzea du helburu. Identifikazioaren bitartez, ikuslea bere bizitzarekin pozik ote dagoen hausnartzera bultzatzen du. Monotonia hori islatzeko sortzaileek hainbat ikus-etzunezko baliabide erabili dituzte, hala nola, argiztapena, plano estatikoak eta soinua.

Film laburra emateaz gain, prozesuaren inguruko azalpenak emango dira beste bideo labur bat erakutsiz. Emanaldiak ordubeteko iraupena izatea aurreikusten da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hurrengo geltokia' film laburraren emanaldia eta solasaldia, zapatuan

Azpeitia: 'Hurrengo geltokia' film laburraren emanaldia eta solasaldia, zapatuan